Mendi ibilaldia, Loiun

Aikor aldizkaria 2011ko azaroaren 17a

Azaroaren 27an, Loiuko Mendi Ibilaldia egingo da lehenengo aldiz. Ibilaldia Loiun hasi eta amaituko da eta Lauroetatik eta Unbetik igaroko da. Izena goizeko 9:30ean eman beharko da herriko plazan, eta doakoa izango da. Parte-hartzaileak 10:00etan irtengo dira handik, eta aurreikusita dago herrira eguerdiko 12,30ak inguruan itzultzea. Arrastiko ordu batean, txitxi-burruntzia eskainiko da eta horren ostean opariak zozketatuko dira.