Bazkaria/irteeran izena emateko epea

Aikor aldizkaria 2011ko abe. 16a, 12:29

Aurreko urteetan bezala, Larrakoetxe jai-batzordeak irteera antolatu du sagardotegi batera. Irteera otsailaren 11n izango da, eta izena ematea urtarrilaren 24tik 31ra bitartean egin behar da Zabaloetxeko eskola zaharrean, 11:00etatik 13:30era arte. Bazkaria Aburuza Adunako sagardotegian egingo dute. Loiuko enparantzatik 09:00etan aterako dira eta handik Bilbora abiatuko dira lagun gehiago hartzera. Irrintzi Billabonako elkartean hamaiketakoa hartuko dute eta 15:00etan bazkaria izango dute sagardotegian. Bazkaldu ostean, trikipoteoa egingo dute Oriotik, eta Loiura 23:00etan itzuliko dira. Irteerak 65 euro balio du laguneko.