Bertso-afaria

Aikor aldizkaria 2012ko urt. 26a, 08:50

Lauroetan, Loiuko auzoan, txarriboda/bertso-afaria antolatu dute otsailaren 24rako. Aurrekoetan bezala, ekimena Aurregoiti jatetxean izango da gaueko 9etan, eta Etxahun Lekue eta Arkaitz Estiballes bertsolariak arituko dira bat-batean. Afariak 26 euro balio du, eta, izena emateko, telefono hauetariko batera deitu behar da: 649497147 (Iñaki), 944533786 (Juantxu) eta 944532440 (Aurregoiti jatetxea).