Martxoaren 11n, herri krosa egingo da lehenengo aldiz Loiun. Izena ematea doakoa da eta krossloiu@gmail.com helbidean egin daiteke martxoaren 3ra arte, edo martxoaren 11n bertan, goizeko 9etatik 10.45era bitartean, Zabaloetxeko frontoian. Izen-abizenak, herria eta jaiotze urtea adierazi beharko da han, baita parte-hartzailea talderen batean badago, edo ikastetxean badabil.
Orotara bost kategoria osatuko dira: Supertxiki, lau urtera artekoentzat eta 11:15ean aterako dena; Txiki, bost urtetik zortzi urtera bitartekoentzat eta 11:30ean aterako dena; Umeak, bederatzi urtetik 12 urtera bitartekoak eta 11:45ean aterako dena; Gazteak, 13 urtetik 17 urtera bitartekoentzat eta 12:00etan aterako dena; eta Helduak, 18 urtetik gorakoentzat eta 12:30ean aterako dena. Lasterketaren ostean, besteak beste, mokadua eskaini eta opariak zozketatuko dira. Informazio gehiago: www.loiu.org.