Jubilatuen Eguna, Lauroetan

Aikor aldizkaria 2012ko mai. 29a, 11:07

Tradizioari eutsiz, Jubilatuen Eguna antolatu dute Lauroeta Loiuko auzoan, ekainaren 10erako. Eguerdiko 12etan meza egongo da eta ostean, kopaua eskainiko da. Bazkaria Aurregoiti jatetxean egingo dute, eta bazkalostea Xabier Amuriza eta Mikel Mendizabal bertsolariek girotuko dute. Trikitilariak ere egongo dira. Bazkariak 30 euro balio du eta izena ematea jatetxean bertan egin daiteke, edo telefono hauetako batera deituta: 94 453 17 18 (Iñaki) eta 94 453 37 86 (Juantxu).