Sutea piztu da bart, Loiuko sagardotegian. Sua goiko solairuan sortu da, gaueko 10:30an. Teilatua egurrezkoa da eta hori dela-eta, azkar zabaldu da sutea, eta denbora tarte txikian kalte handiak sorrarazi ditu.
Sutea piztu denean 20 lagun inguru zebilen afaltzen tabernan, eta horiek sua itzaltzen lagundu dute, suhiltzaileak azaldu arte. Inork ez du zauri handirik hartu.