Larrakoetxe jai-batzordeak irteera bat antolatu du Adunako sagardotegi batera. Loiutik goizeko 9etan aterako dira eta hamaiketakoa Irrintzi Billabonako elkartean hartuko dute. Bazkaldu ostean triki-poteoa egingo dute Oriotik eta herrira gaueko 11etan itzuliko dira. Irteerak 65 euro balio du laguneko. Izena ematea otsailaren 1etik 12ra arte egin behar da Zabaloetxeko eskola zaharrean, 11:00etatik 13:30era bitartean. Era berean, 609 45 79 98 telefono zenbakira dei daiteke hura egiteko.