Loiuko Udalak eta Arbildua jai-batzordeak Putxeren Nazioarteko Txapelketa antolatu dute biharko. Hura bigarren aldiz antolatu da. Parte hartzaileek goizeko 9etan eman beharko dute izena eta putxerak eguerdiko ordu-bietan aurkeztu beharko dira. Putxera prestatzeko, osagai hauek erabili ahalko dira: indaba gorria, saiheskia, odolostea, txorizoa, urdaia, baratxuria, kipula, piperra, porrua eta azenarioa. Arratsaldeko 4:30ean erromeria egongo da Taberna ibiltariaren eskutik eta sariak arratsaldeko 6etan banatuko dira. Irabazleak 500 euro, txapela eta urrezko putxera jasoko ditu saritzat; bigarren lotzen denak, 300 euro eta zilarrezko putxera; hirugarrenak, 200 euro eta brontzezko putxera. Horrezaz gainera, garaikurrak eta ardo eta txakolin kutxak banatuko dira laugarren postutik 20. postura bitartean gelditzen direnen artean, eta putxera bat emango diote indaba goxoenak prestatzen dituen loiuztarrari.