Loiuko Larrakoetxe auzoko jai-batzordeak Erromes Eguna antolatu du abuztuaren 14rako. Arrastian, umeentzako puzgarriak egongo dira, eta 18:30etik aurrera, tailerrak. Aurreko urteetan bezala, arrastiko 8etan lore eskaintza egingo diote Aitor Irazolari, eta ostean saiheski-jana izango da. Erromeria ere izango da eta erromesak 00:30ean irtengo dira Begoñako basilikarantz.