Joserra Goikoetxearen oroimenezko ekitaldia

Aikor aldizkaria 2013ko uztailaren 24a

Senide eta adiskideek jakinarazitakoaren arabera, ekainaren 26an 60 lagun bildu ziren Loiun, Joserra Goikoetxeari omenaldia egiteko, 28 urte direlako hil zutela. Urteurren-ekitaldian, txalaparta jo, lore eskaintza egin eta Agurra dantzatu zen. Era berean, espetxe-politika salatzen zuen testu bat irakurri zen eta euskal presoen eskubideak aldarrikatu ziren. Familiak 28 urtean sentitutako babesa eta maitasuna eskertu zituen. Ekitaldiari amaiera emateko, Eusko gudariak kanta abestu zuten.