Urriaren 20an, Gastronomia eta Eskulangintzaren XXI. Azoka egingo da Loiun. Azoka 10:00etatik 14:30era arte egongo zabalik eta postuak herriko plazan, Alonsotegi plazan eta pilotalekuan ipiniko dira. Bertan baserriari lotutako pro-duktuak erosteko aukera izango da: ortuariak, gazta, eztia, ogia... Horrezaz gainera, Bizkaiko txakolina eta euskal baserriko oilaskoa dastatu ahal izango dira 12etan. Bestalde, kirol erakustaldi bat eskainiko da eta Jantzi Jarauntsi el-karteak girotuko du goiza. Animaliak ere egongo dira eta umeak poni gainean ibili ahal izango dira.