Bizkaiko lehenengo agrogunea, Loiun

Aikor aldizkaria 2013ko abe. 20a, 13:17
José Luis Bilbao diputatu nagusiak Bizkaiko Foru Aldundiko Nekazaritza eta Abeltzaintza Lurren Funtseko lursail berriak eman dizkie bederatzi gazteri. Loiu eta Mundaka udalerrietan dauden 20,4 hektarea dira eta onuradunek nekazaritza eta abeltzaintzari lotutako jarduerak jarriko dituzte martxan bertan. Gazteek gune bera edukiko dute ekoizpenetako eta azpiegiturak eta bokazio ekologikoa partekatuko dituzte. Gainera, horietako zazpik Bizkaiko lehenengo agrogunea sortuko dute Loiun. Gainontzeko lursailak ortuarietarako eta larreetarako erabiliko dira.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).