Maiatzaren 31n eta ekainaren 1n, zapatuan eta domekan, idi-probak egingo dira Larrakoetxe Loiuko auzoan. Sarrera doan izango da Loiun erroldatuta daudenentzat.
Idi-probak arratsaldeko 6etan izango dira zapatuan, eta han probalekura inoiz atera ez diren hiru uztarri arituko dira: Urtikoetxe baserria (Lauroeta), Bilbao/Ugarte (Erandio) eta Piñubarri (Goierri). Gaueko 9etan txitxi-burruntzia eskainiko da eta dantzaldia egongo da.
Domekan Bizkaiko Txapelketaren finala egingo da pisu libre kategorian, eta bertan hauen idiek hartuko dute parte: Iñigo Aurrekoetxea (Loiu), Bikarregui (Erandio) eta Aurrekoetxea anaiak (Bermeo). Finala arratsaldeko 6etan hasiko da.