Egutegi batean jaso dute Loiuko bilakaera

Aikor aldizkaria 2014ko abe. 17a, 10:10

Loiu Laztana elkarteak egutegia kaleratu du 2015. urterako. Guztira 1.250 ale egin ditu eta horiek Olentzero Egunean banatuko ditu Eletxolerrin goizean, eta Zabaloetxen arratsaldean. Egutegiak herriko dendetan eta tabernetan eta udaletxean ere egongo dira eskuragarri. Elkartetik adierazi duten bezala, egutegietan Loiuk azken urteotan eduki duen bilakaera islatzen saiatu dira, eta horretarako antzinako eta gaur egungo argazkiak erabili dituzte. “Martxoari dagokion orrialdean, esate baterako, belarra lehen zelan biltzen zen, metetan, eta gaur zelan biltzen den, boletan, jaso dugu”. Bilakaera esaldiei bidez ere adierazi dute eta Loiuren izaera solidarioa azpimarratu dute.