Loiuko Udalak Elotxelerriko mendi martxa antolatu du apirilaren 19rako, elkarte hauen laguntzarekin: Gautxoriak Larrondoko jai-batzordea, Danontzat elkartea, eta Grupo alpino Loiu.
Ibilbide bi egongo dira. Batak 14 kilometroko luzera izango du eta zailtasun ertainekoa izango da. Bestea umeentzat izango da, eta bederatzi kilometrokoa izango da. Goizeko 9,30etan abiatuko da Elotxelerriko kultura-etxetik, eta helmuga ere bertan ipiniko da. Bestalde, txitxi-burruntzia egingo da parte-hartzaileentzat, eta antolatzaileek eskertuko dute, izena emateko unean, elikagai ez-galkorren bat eramaten bada. Mendi martxan batzen diren elikagaiak Danontzat Loiuko Elikagai Bankuri emango dizkiote.