Bizkaia osotik etorritako ehunaka motorzale batu ziren apirilaren 25ean, Loiun. Izan ere, Txoribikers elkarteak motorren kontzentrazioa antolatu zuen laugarren aldiz eta, eguraldia lagun, larrua eta motorrak, noski, nagusi izan ziren bertan. Giro ederra egon zen egun osoan zehar eta parte-hartzaileek aukera izan zuten zenbait ekitaldiz gozatzeko, hala nola ibilbidea, bazkaria eta kontzertua.