Barikuan amaituko da Loiuko Padel Txapelketan izena emateko epea

Aikor aldizkaria 2015ko mai. 6a, 11:49

Txapelketan adin nagusiko edonork har dezake parte, baina jokalarietako batek Loiukoa izan beharko du. Izena emateko epea maiatzaren 8an, barikuan, amaituko da eta Udalera deitu beharko da (94 471 23 10), edo mezu bat bidali udala@loiu.org helbide elektronikora. Txapelketa hasi baino egun batzuk lehenago zozketa bat egingo da taldeak osatu eta partiden egutegia finkatzeko. Partidak lanegunetan jokatuko dira, 19:00etatik aurrera, eta finala 2015eko ekainaren 28an izango da. Bikote irabazleak trofeo bi jasoko ditu saritzat; eta beste trofeo bi, bigarren postuan gelditzen direnek. Emakumezkoen kategoria eta gizonezkoen kategoria egonez gero, sari bi emango dira kategoria bakoitzeko. Informazio gehiago: loiu.org.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).