AENAtik adierazi dutenez, orain arte 1.071 eraikin intsonorizatu dira Loiuko Aireportuaren Isolamendu Akustikoaren Planaren barruan. Soinu-isolamenduaren lanetan 14,5 milioi euro ipini dituzte.
Jarraipen Batzordea uztailean batu da eta, bilera horretan azaldutakoaren arabera, Isolamendu Akustikoaren Planaren barruan zazpi etxebizitza berri sartu dira. Era berean, soinua neurtu da zenbait eraikinetan eta lanak beste 82 eraikin gehiagotan egin beharko direla ikusi da.