Putxera txapelketa

Aikor aldizkaria 2016ko urt. 26a, 09:16
Bosgarren aldiz antolatu da Loiun urtarrilaren 30erako. Izena ematea goizeko 9etan egin behar da eta putxerak 13:30etik 15:00era bitartean aurkeztu. Parte-hartzaileek osagai hauek erabili beharko dituzte: indaba gorriak, saiheskia, odolostea, urdaia, txorizoa, berakatza, kipula, piperra, porrua eta azenarioa. Hogeita bost sari emango dira; haien artean, 290 euro, txapela eta urrezko garaikurra, irabazlearentzat. Bigarrenak 250 euro eta zilarrezko garaikurra jasoko ditu saritzat; eta hirugarrenak, 200 euro eta brontzezko garaikurra. Indaba onenak aurkezten dituen loiuztarrarentzat ere egongo da saria, putxera bat hain zuzen ere. Besteen artean, garaikurrak, ardoa eta txakolina banatuko dituzte. Bestalde, erromeria egongo da eguna borobiltzeko.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).