Loiuk udalekuen eskaintza handitu du

Aikor aldizkaria 2016ko mai. 6a, 09:47
Hala, aurten 12 urtetik 16 urtera bitarteko gazteak ere udako ekintzez gozatu ahal izango dira. Azaldu dutenez, herriko familiek beharrezkotzat jo dute gazteek udan beren aisialdi gunea edukitzea, eta Udagazte programak kezka horri erantzuna ematea du helburu. Udalekuak uztailean izango dira eta aukera egongo da lehenengo hamabostaldian ala bigarren hamabostaldian izena emateko. Ekintzak Zabaloetxen egingo dira, eta bertan ere izango dira zazpi urtetik 12 urtera bitarteko gaztetxoentzako ekintzak. Herrian egongo diren ekintzez gainera, irteerak egingo dituzte. Bestetik, hiru urtetik sei urtera bitarteko umetxoak Udaludoteka programaz gozatu ahal izango dira Zabaloetxen zein Larrondon. Izena ematea maiatzaren 13ra arte egin daiteke kasu guztietan, eta lehentasuna Loiun erroldatuta dauden ume eta gazteei emango zaie.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).