Aisi-gune berria, Loiuko Zabaloetxen

Aikor aldizkaria 2016ko abe. 21a, 10:27

Loiuko Zabaloetxe auzoak umeentzako aisi-gune berria estreinatu zuen abenduaren 16an. Udaletxe parean dagoen zonaldeak jolas torrea dauka eta haurrentzako bestelako elementuak gehituko zaizkio.

“Udal taldeak zenbait zonaldetako berrikuntzaren alde apostu egiten du. Horien artean, umeei zuzendutakoei”, azaldu du Josu Andoni Begoña alkateak. “Kolunpio eta aisi-guneen esparruan bi ekintza egin genituen Larrondon, eta orain Zabaloetxe auzoan gabiltza burubelarri”, adierazi du. Lan hauen helburua txikienei kolunpio berriak, modernoak eta erakargarriak eskaintzea dela azaldu du Begoñak.