Bidaia ostiraleko 14:30ean hasiko da udaletxeko plazan, eta pilotu biez gain, Joseba García pilotu zamudioztarra joango da antolatzaile bezala, beste auto batean. Asmoa Tarifara heldu, bertan ferri batean Gibraltarreko itxasartea zeharkatu, eta Tangerretik Marrakechera heltzea da. “5.000 km inguru egingo ditugu joan-etorrian. Ibilbide zabala da: Atlaseko mendikatetik igaroko gara elur eta lokatz artean. Ordu gutxi batzuetan basamortu gordinera helduko gara”, azaldu du Josebak. Apirilaren 1eko iluntzean etxean bueltan egoteko asmoa dute pilotuek.
Lehiaketaz haratago
Bizkaitar batzuek duela sei urte sortutako rally solidarioa da Pandemoniuma, zeinetan, auto klasikoek hartzen duten parte. “Batez ere Seat eta Fiat Pandek hartzen dute parte rallyan”, adierazi du Manu Blancok. Horiez gain, Citroën AXak, Volkswagen Poloak, Peugeot 205ak, Suzuki Samuraiak… denetarik ikus daiteke bertan. “Baldintza bakarra autoek gutxienez 25 urteko matrikulazioa izatea da”. Aurtengo edizioan Euskal Herria, Madril, Asturias eta Almeriako pilotuak izango dira bertan. Ekimena laguntasuna eta joko garbia ardatz nagusia da eta solidaritatearen inguruan egiten da lasterketa. Aurtengo edizioa martxoaren 25ean hasiko da.
Aurten 500 kg jaso dituzte loiuztarrek, baina 400 kg baino ez zaizkie sartu autoetan. “Ez daukagu tokirik hainbeste pisu garraiatzeko”, aitortu du Manuk. “Hala ere, aurten kanpoan geratu dena hurrengo edizioetarako utziko dugu”.