BTT topaketa egingo da domekan Loiun

Aikor aldizkaria 2017ko mai. 17a, 17:14
argazkia: Bizkaiko Txirrindularitza Federakundea

Topaketa lehenengo aldiz antolatu da Loiun, maiatzaren 21erako. Ekintza Bizkaiko Txirrindularitza Federazioaren egutegiaren barruan dago eta horretan txirrindularitza eskola batzuetako umeek hartuko dute parte, 8-14 urtera bitarteko umeak.

Txirrindulariak goizeko 11etan elkartuko dira Zabaloetxe etorbidearen ondoan dauden zelaian. Han zirkuitu bi atonduko dira kategorien arabera: 400 metroko zirkuitu txikia, benjamin eta lehenengo urteko kimuentzat; eta kilometro bateko zirkuitu handia, bigarren urteko kimuentzat eta lehenengo eta bigarren urteetako umeentzat.  

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).