Era berean, nahi dute kirol hau Txorierrin bultzatu, eta horretarako, 30 urteko eskarmentua duten entrenatzaile profesional bat hartu dute, Antonio Lorenzo, hain zuzen ere. Bestetik, Joseba Bermejok umeak entrenatuko ditu, zeinek Beste Bira klubean atletismoan hasteko aukera izateaz gainera, jolastuz ikasiko baitute. Loiuko Udalak taldea babesten du.
“Klubaren erronka taldea egitea da”, esan digute. “Eta Loiuko kaleak eta Txorierriko inguruak egokitzat hartzen ditugu lehenengo entrenamenduei ekiteko”. Entrenamenduak urrian hasiko dira, eta gaztetxoak astelehenetan, martitzenetan eta eguenetan entrenatuko dira Loiun, 17:30etik 19:00etara. “Hamalau urtetik gorakoak Lorenzorekin entrenatuko dira, Fadura edo Basauriko atletismo-pistetan, ondoen eta hurbilago ditugunak direlako. Neguarekin batera, krosak eta pistako saioak etorriko dira eta horietan gure koloreak egongo dira ikusgai lehendabiziko aldiz”. Beste Bira klubean izena eman nahi dutenek lenai123@yahoo.es edo bestebiraloiu@gmail.com helbide elektronikoetara mezu bat bidalita egin dezakete, edo 609 41 79 96 telefono zenbakira deituta.