Espaloia egingo da Larrondon

Aikor aldizkaria 2018ko mar. 27a, 11:30

Larrondoko auzokideak aspalditik eskatzen dabiltza auzoa eta tren-geltokia lotzen dituen espaloi bat eraikitzeko. Loiuko Udalak eskaera hartu eta 165.000 euro ipiniko ditu espaloi hori egiteko, eta, ondorioz, auzokideen irisgarritasuna hobetzeko. 

Bizkaiko Foru Aldundiak 30.000 euroko diru-laguntza eman dio horretarako. Bidea zolatuz gainera, oinezkoentzako bideak hobetuko dira eta auzoa trenbide-pasagunearen eta Larrondoko geltokirako sarbideen bidez lotuko da Geltoki Bidearekin eta Larrondogoiko kalearekin.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).