La Basuk eta Bad Sound System-ek “Gure eguna” girotuko dute Loiun

a: Jon Goikouria Larrabeiti 2018ko mai. 3a, 12:27

Ekitaldia Loiuko Bakarrak gazte elkarteak antolatu du maiatzaren 5erako, eta elkartearen bosgarren urteurrena ospatzeko. 

Goizean hainbat ekintza egongo dira, hala nola umeentzako tailerrak, zumba, trikipoteoa eta herri bazkaria. Taberna Ibiltaria 18:00etatik aurrera arituko da, eta 23:00etan hasiera emango zaie kontzertuei. Oholtza gainean hauek arituko dira: La Basu, Bad Sound System eta Dj Munza.