Joseba Gotzonek Mallorcan aurkeztuko du Desiraren kaia asteburuan

Aikor aldizkaria 2018ko mai. 4a, 13:52

Loiuko kantautoreak disko berria kaleratu du aurten: Desiraren kaia. Lana Bilbon eta Bartzelonan aurkeztu ostean, hiru kontzertu eskainiko ditu asteburuan Mallorcan. 

Gainera, atzo beste kontzertu bat eman zuen Balearretako irlan.Diskoa aurkezteaz gain, bere diskografia errepasatu ere egingo du. Desiraren kaia diskoaren birak, besteak beste, Kubara eta Argentinara eramango du uztailetik aurrera.

Joseba Gotzon kantautoreak formatu digitalean argitaratu du Desiraren kaia. Lana pop-rock estiloko zortzi abestik osatzen dute.