Izena ematea ekainaren 15era arte egin daiteke http://www.bizkaiakopatrail.com webgunearen bidez (15:00ak arte), eta dortsalik baldin badago, probaren egunean bertan ere egin daiteke 08:00etatik aurrera. Aipatutako webgunean, etaparen eta proben inguruko informazio gehiago ipini dute eskuragarri.
Dortsalak hartzeko karpa eta irteera eta helmuga Aronsotegi plazan kokatuko dira. Bestetik, frontoian arropa gordetzeko zerbitzua, mahukak eta dutxak egongo dira parte-hartzaileen zerbitzura.