Gainera, 300 metroko hesi-lasterketan brontzezko medaila lortu zuen, lauan zein hesi-lasterketan kalitate handiko atleta dela erakutsiz. Bestetik, Leire Barcia zilarrezko medaila lortu zuen 600 metroko lasterketan: 1:45:66. Barciak bere denboraldi hasierako marka hobetu zuen, distantzia hori egiteko 10 segundo gutxiago erabili baitzuen.
Gazteei dagokienez, Radouanek urrezko domina eskuratu zuen 2.000 metroko hesi-lasterketan, eta zilarrezkoa, 1.500 metroko hesi-lasterketan. Era berean, Youseffek brontzea lortu zuen azken lasterketa horretan, eta Ibrahim juniorrak dominak eskuratu zituen 800 metroko lasterketan zein absolutuan, oso denboraldi amaiera bikaina egiten.
Bestalde, taldearen masterrek ere emaitza onak eduki zituzten. Hala, Javi Allende Euskadiko txapelduna da 1.500 metroko lasterketan, eta Egoitz Piñeirok hirugarrena gelditu zen 400 metroko lasterketan. Azkenik, Beste Birako txikienek –Adrianek, Gorkak eta Aialak- emaitza onak lortu zituzten Karrantzako probetan.
“Helburu guztiak bete ditugula eman diogu amaiera lehenengo denboraldi honi”, esan digute taldetik. “Batez ere Txorierriko atletismo kluba izatea, eta bost urtetik gorako lagunei kirol hau egiteko aukera ematea. Berdin dio medailak lortzen diren edo ez; inportantea balioak helaraztea da, kirola egitea eta ondo pasatzea”. Klubarekin harremanetan ipini nahi dutenek telefono honetara deitu dezakete: 609 41 79 96 (Irene).