Herritarrek oso ondo altu bat eman diote Loiuri

Aikor aldizkaria 2018ko uzt. 18a, 09:10

Bertako Udalak ezagutzera eman ditu herritarrei egin zaien azken inkestaren emaitzak. Inkestak udal kudeaketa hobetzea du helburu, eta ausaz aukeratutako 18 urtetik gorako 300 loiuztarri egin diete telefonoz. Inkestatuei azken hiru urteotan egindako lanari buruz galdetu zaie. Inkesten % 6 euskaraz egin dira; eta gainerakoak, gaztelaniaz.

Loiuztarrek 8,36ko nota eman diote herriari eta % 88k adierazi dute oso pozik daudela bertan bizi izateaz. Bestetik, eta hobetu beharreko zerbitzuei lotuta, inkestatuen % 42ren ustez, garraio publikoak Loiuko ahulgunerik handiena jarraitzen du, esparru horretan hobekuntzak egon diren arren. Era berean, inkestatuen % 3k uste dute argiteria publikoa hobetu egin behar dela; % 2,3k, herrian dendarik ez egotea; % 1,7k herrigunetik pasatzen den trafikoa; % 1,7k, eskola publikorik ez egotea; % 1,7k aireportuak sortzen duen zarata; % 1,3k, garbiketa; eta % 1,3k, parke estalirik ez egotea. Beren aldetik, % 34k uste du Loiun ez dagoela inongo arazorik.

Udalak martxan ipiniko dituen proiektuei dagokienez, Haritzondon gazteentzako etxebizitzak egiteko plan partzialak 8,88ko nota jaso du; gimnasio bat atontzeak, 8,15; gazteentzako musika lokalak, 7,5; eta Larrondon belar artifizialeko zelaia ipintzeak, 7. Urte hauetan aurrera eraman diren proiektuei lotuta, Landatxuetako bus-markesinak 8,51ko nota atera du; padel pistak estaltzeak, 8,48; Zamarripako bidegorriak eta espaloiak, 8,09; trafikoa arintzeko neurriek, 6,51; Loiu-EHU autobus-zerbitzuak, 8,72; Larrondoko espaloiak, 8,65; Iberreko bus-geltokiak, 8,6; jolas-parkeak, 8,59; eta aterpe berriak, 8,55. Azkenik, inkestatuen % 93 Udalak aisialdiari eta kirolari lotutako ekintzak antolatzen jarraitzearen alde azaldu da.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).