Auto klasikoen zaleek hitzordua dute domekan, Loiun

Aikor aldizkaria 2018ko urr. 5a, 10:28

Izan ere, bertan zortzigarren aldiz egingo dute auto klasikoen kontzentrazioa urriaren 7an. Iaz 130 auto batu ziren ekitaldian eta Udalak espero du aurten zifra hori gainditzea.

Autoak Herriko plazan eta inguruetan ipiniko dira ikusgai. Aurreikuspenaren arabera, autoak goizeko 10etatik aurrera ailegatuko dira Loiura, Bizkaiko eta inguruko herrietatik etorrita. Gero, 11:30etan, errepidera aterako dira eta inguruko herrietatik pasatuko dira. Herrira bueltatzen direnean, bozketei emango diete hasiera eta ostean sariak banatuko dira. Egunari amaiera emateko, kopaua eskainiko zaie parte-hartzaileei eta horien lagunei.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).