Horrela, goizeko 10etan, Txorierriko motorzaleei zuzendutako elkarretaratzea egongo da. “Motorzaleak daude gure bailaran, eta batzuk bakarrik ibili ohi dira, ez dutelako norekin elkartu. Gure helburua da gure elkartea eta egoitza ezagut ditzatela, nahi izanez gero, gurekin batera motorrez ibiltzeko”.
Bestetik, arratsaldeko 7etatik aurrera egoitzaren ateak zabalduko dituzte Bizkaiko eta inguruetako gainerako motorzaleen taldeentzat. “Espero dugu bertan 400 lagun inguru batzea”. Zerbait jateko eskainiko zaie eta kontzertuak ere egongo dira.
Txoribikers motorzaleen elkartea duela zazpi urte eratu zuten eta handik hona parte-hartze aktiboa eduki dute herriko bizitza sozio-kulturalean. Esate baterako, motorren elkarretaratzea antolatzen dute urtero eta beste elkarteen ekintzetan ere laguntzen dute. Motorzaleen egoitza barikuetan dago zabalik, arratsaldeko 7:00etatik gaueko 11:00k arte.