Bestetik, Nekazaritza azoka hurrengo egunean, urriaren 21ean, domekan, izango da. Postuak Udaletxeko eta Alonsotegi plazetan ipiniko dira eta bertara gure ortuko produkturik onenak eramango dira. Gainera, herriko ekoizleek ere beren produktuak aurkeztuko dizkiete loiuztarrei eta bisitariei. Udaletik azaldu duten moduan, urtero ahaleginak egiten dituzte azokan bitxikeria edo berritasunaren bat aurkezteko –iaz, adibidez, kanguruak izan ziren – eta aurten ere sorpresaren bat egongo da. Oilasko errea eta txakolina dastatu ahalko dira, eta tren txu-txu batek bidaiariak eramango ditu herritik bueltatxo bat egitera.