Egundoko giroa, Loiuko garagardo eta nekazaritza azoketan

Aikor aldizkaria 2018ko urr. 23a, 13:52

Lehengo asteburuan, urriaren 20an eta 21ean, hitzordu garrantzitsu bi egon dira Loiun: zapatuan, Garagardo Azoka egin zen bigarren aldiz; eta domekan, nekazaritza eta artisau-produktuen azoka. “Oso pozik gaude: jende pilo bat hurbildu da eta egundoko giroa egon da egun bietan”, esan digu Idoia Bilbao zinegotziak

Zapatuan garagardoa izan zen protagonista. Guztira bost ekoizlek aurkeztu zituzten euren produktuak Loiun. Horietako bi Txorrierrikoak izan ziren: Urban Beer eta Txorierri Garagardoak. “Upeltegiek euren produktuen ezaugarrien berri eman zuten, tailerrak eskaini zituzten eta, batez ere, garagardoa dastatzeko aukera egon zen”. Gainera, beste produktu batzuk ere jarri ziren salgai: gozokiak, opilak, taloa... Eguna borobiltzeko, Deabru Beltzak eta Akerbeltz taldeek ikuskizunak eskaini zituzten gauean.

Domekan Loiuko azoka egin zen. Eguraldi zoragarria egin zuenez, jende pilo bat batu zen bertan. Baserriak emandako hainbat produktu erosteko aukera egon zen Loiuko plazan. Gainera, frontoian, zenbait artisauk euren produktuak eskaini zituzten: gerrikoak, txanoak, makilak... Era berean, txapelak eta gazta egiteko tailerrak antolatu ziren eta Udalak txirrista erraldoi bat jarri zuen txikienen eskura. Azokarekin batera, herri kirolak ere izan ziren Loiun. Bertan, Lasuen HKT taldeak Bizkaiko Herri Kirol Ligaren finala irabazi zion Arratzuko Piratak HKT taldeari.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).