Aireportuaren inguruan edozein etxe eraikitzeko, Espainiako Gobernuak eman behar du baimena eta, horretarako, ikerketa egin behar da. Ikerketak aztertu du ea Haritzondo-Txiline SR1 Sektorearen garapenak eragina duen aireportuan. Hau da, horren inguruan ezin da oztoporik egon, esate baterako, dorrearen eta hegazkinen arteko komunikazioa, lur-hartzeak eta uzteak ez eragozteko. Eta txostenak ondorioztatu du aireportuko segurtasunari eta erregulartasunari kalterik ekarri ez diotela.