Adrian Uriarte eta Aner Cespedes korrikalariek Bizkaia ordezkatuko dute Euskadiko Kros Txapelketan

Aikor aldizkaria 2019ko ots. 22a, 11:27

Txapelketa domekan, otsailak 22an, izango da Urtuellan, eta Loiuko Beste Bira taldeko Uriartek eta Cespedesek bertan hartuko dute parte haur kategorian. “Adrianek eta Anerrek merezi dute Bizkaia ordezkatzea. Izan ere, oso emaitza onak lortu dituzte Triano, Muskiz, Getxo eta Sestaoko lasterketetan”,  esan dute taldearen arduradunek.     

“Gainera, Sestaon, 8. eta 9. postuan gelditu ziren hurrenez hurren, eta hiru kilometroan oso ahalegin handia egin zuten onenean artean egoteko”. Azaldu dutenez, neguko denboraldia amaitzen duenean, Bizkaiko Federazioak sei atleta aukeratzen ditu Euskadiko Txapelketan gure lurraldea ordezkatzeko. Txapelketa horretan hiru euskal selekzioak eta Euskadiko bederatzi talderik onenak ibiltzen dira.  

“Urtuellan, lau kilometro egin beharko dituzte, eta beste aukera bat da beren kalitatea erakusten jarrai dezaten. Adrian eta Aner txapelketan parte hartzea sari bikoitza da taldearentzat”. Beste Bira atletismo taldea iaz sortu zen, eta gaur egun kategoria guztietan ditu atletak. Taldeak Txorierriko harrobia bultzatzea du helburu, atletismoa maite duten guztiek kirol hori etxetik hurbil egin ahal izateko. Entrenamenduak Larrondoan eta Derion egiten dituzte.     

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).