Era berean, zelaiko azpiegiturak birmoldatu dira eta ateak eta babesteko sareak konpondu dira. Skate-pistak ere birgaitu egin dituzte, horiek arrakalak zituzten eta.
Bestalde, umeentzako guneak atondu dituzte. Herriko plazan zabu modernoagoak ipini dira, eta aterpea estali da, eguraldi txarra dagoenean ere bertan jolastu ahal izateko. Azkenik, Lauroeta eta Larrondo auzoetako jolasguneak ere berritu egin dituzte.