Loiu, duela 1.000 urte

a: Mikel Villanueva, Unai Villanueva eta Iratxe Azkona 2019ko mar. 27a, 11:34

Asteburuan, 1.100. urtera itzuli da Loiu, baina, zorionez, bakarrik itxuraz. Izan ere, Udalak Erdi Aroko azoka antolatu du lehenengo aldiz. Guztira, 50 saltoki inguru ipini dira eta, besteak beste, gazta, ogia, sendabelarrak eta hestebeteak saldu dira. Horrezaz gainera, artisauen lana jarri da ikusgai eta eskuragai: larrua, zilarra eta zeramika, esate baterako. Era berean, titiriteroek eta juglareek kalea girotu dute, eta antzerkia eta su-ikuskizunak eskaini dira.