Etxebizitza Plan berria onartu dute Loiun

a: www.josuandoni.eus 2019ko api. 2a, 10:00

Plana Ariztondo-Txilline sektoreari dagokio eta aho betez onartu da. Plana Bizkaiko Foru Aldundira bidaliko dute, behin betiko onar dezaten. “Etxebizitza Plan berriak Loiu bizkortuko du eta auzo sendo bat sortuko du. Auzo hori herriguneko ardatzetariko bat izango da eta herriko merkataritza eta etxebizitza suspertuko ditu”, adierazi du Josu Andoni Begoña alkateak bere blogean.

Azken 20 urteotan ezin da etxebizitzarik eraiki Loiun, eta Ariztondo-Txilline sektoreari esker espero da herrira gazteak erakartzea. Horretarako, udal babeseko etxebizitzak egingo dituzte. Alkateak jakinarazi duenez, laster zerrenda zabalduko da etxebizitza horien zozketan parte hartu ahal izateko. Ariztondo-Txilline sektorean 450 etxebizitza eraikitzeko asmoa dute, eta inguruan berdeguneak, pasealekuak eta bidegorri bat atonduko dira. Bestalde, haurreskola bat zabalduko da bertan.