Korrika atzo arratsaldean sartu zen berriro Txorierrira. Lutxana Erandiotik abiatu zen Erandiogoikora, handik Loiura, eta gero Uribe Butroerantz egin zuen. Lauroetan, Dolores Castaño zuen zain. Emakumeak 96 urte ditu eta aurtengo Korrikan euskararen lekukoa eraman duen emakumerik zaharrena izan da. Korrikaren Txorierriko arduradunek ere azken kilometroak egin zituzten.