Motorzaleek hitzordua dute Loiun

Aikor aldizkaria 2019ko apirilaren 16a

Txoribikers taldeak motorren kontzentrazioa antolatu du apirilaren 27rako. Ekitaldia zortzigarren aldiz egingo dute, eta egun osoan hainbat ekintza egongo da herrian. Izena ematea 10:00etan hasiko da, eta motorzaleak 11:30ean aterako dira errepidera ibilaldia egiteko. Gero, Loiura itzuliko dira hango tabernetatik beste ibilaldi bat egiteko. 

 

Paella-jana edukiko dute eta 16:30ean motorzaleen jokoak egongo dira. Slalom erakustaldia ere egingo da, eta Debares taldeak –AC/DC abestiak jotzen dituzte– musika ipiniko diote arratsaldeari. Kontzertua 19:00etan hasiko da. Eta egun osoan opariak zozkatuko dira.