TxoriBikers bertako motorzaleen elkarteak motorren kontzentrazioa antolatu zuen zapatuan, eta gurpil biko ibilgailuak protagonista izan ziren egun osoan. Izan ere, Loiun hainbat motor-gidari batu ziren eta herritarrei, zaleei eta bisitariei gozarazi zieten.
Motor-gidariak errepidera irten ziren ibilaldia egitera, eta, ondoren, tabernaz taberna ere ibili ziren, herria girotzeko. Herri-bazkaria egon zen, motorzaleen jokoak eta erakustaldia, eta kontzertua. Egun biribila, motorzaleentzat.