Gaizka Larrazabalek Athleticen lehen taldean jokatuko du

a: orgulloathleticzale.wordpress.com 2019ko mai. 15a, 14:35

Klubak atzo jakinarazi zuen moduan, loiuztarra lehen taldeko jokalaria izango da 2021eko ekainera arte. Hegaleko eskuinak 21 urte ditu eta gazte-mailako azken denboraldia Danok Bat taldean eman zuen; handik Zamudio taldera joan zen. Aurtengo denboraldian 31 partida jokatu ditu Bilbao Athletic taldean eta bederatzi gol sartu ditu. Denboraldi-aurretik egongo da Garitanoren aginduetara, eta Susaetak eta Merinok utzitako hutsunea beteko du. Gaztea Aitor Larrabazalen semea da.