Larrondon, jaietan izango dira abuztuaren azken asteburuan

a: Gautxoriak (Facebook) 2019ko uzt. 24a, 09:39

Gautxoriak jai-batzordeak auzotar guztientzako jai-egitaraua antolatu du abuztuaren 30etik irailaren 1era bitartean. Besteak beste, kirola, gastronomia, mozorroak eta berbena egongo dira, eta solidaritateak ere lekua izango du Loiuko auzoko jaietan.  

Abuztuak 30, barikua

18:00 Txupinazoa.

18:00 VIII. “Joseba Bilbao” Futbol Hiruko torneoa: CD Loiu – SD Zamudio – SD San Pedro.

19:30 Haurrentzako pelikula.

21:30 Tortillak aurkeztea. Izena ematea: 5 euro. Lau sari: txapela eta 120 euro, 80 euro, 60 euro eta 40 euro.

22:30 Berbena, Trikizio taldearekin.

 

Abuztuak 31, zapatua

10:15 “Beste Bira” lasterketa.

14:30 Herri bazkaria.

Mus, tute eta briska txapelketak.

16:00 Pilota txapelketa.

17:00 Txiki txef tailerra.

20:00 Txanpiñoi solidarioa (euro 1).

22:00 Haurren mozorro festa: telesailak.

22:30 Nagusien mozorro festa: telesailak.

23:00 Berbena, Bidean taldearekin.

 

Irailak 1, domeka

12:00 Meza eta ohorezko aurreskua, hil diren auzotarren oroimenez.

13:00 Herri dantzak, Gorantzaileak dantza taldearen eskutik.

13:00 Omenaldia eta kopaua, auzoko nagusientzat.

14:00 XXX. Piper Txapelketa. Hiru sari: txapela eta sei botila ardo, sei botila ardo eta hiru botila ardo.

14:00 – 15:00 XI. Paella Txapelketa. Hiru sari: txapela, paella-ontzia eta 100 euro; paella-ontzia eta 60 euro; 40 euro.

16:30 Apar-festa.

17:30 Diskofesta, Xaiborren eskutik.

21:00 Jaien bukaera. 

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).