Lasterketa Larrondoko jai-egitarauaren barruan antolatu zuen Beste Bira Loiuko klubak zapatuan. Bertan, 200 korrikalarik baino gehiagok hartu zuten parte bederatzi kategoriatan –txikiak, aurrebenjaminak, benjaminak, kimuak, umeak, kadeteak, gazteak, juniorrak eta absolutua–, eta antolatzaileen itxaropenak gainditu ziren. “Oso pozik gaude eta asko eskertzen ditugu jaso ditugun hitz onak. Ilusio handia dugu lanean jarraitzeko eta hobetzeko”.