Larrondo auzoa ezagutzeko ibilbidea

Aikor aldizkaria 2019ko ira. 6a, 11:47

Bizkaiko Foru Aldundiak aurten ere antolatu ditu Ondare Jardunaldiak, gure herriak hobeto ezagutzeko asmoarekin. Hainbat udalerrik egiten dute bat egitasmoarekin eta haietako bat Loiu da. Izan ere, urriaren 18an Ondarea plazara ekitaldia egingo da Zabaloetxen. Gainera, Ondare Jardunaldien haritik, udalak Larrondo auzoa eman nahi du ezagutzera eta, horregatik, auzoa txu-txu trenez zeharkatuko duen ibilbidea prestatu dute irailaren 21erako.    

“Larrondo ez da oso ezaguna: batetik, herrigunetik sei kilometrotara dagoelako; eta bestetik, aireportuak herria bitan banatzen duelako. Baina historikoki garrantzi handia duen auzoa da”, idatzi du Josu Andoni Begoña alkateak www.josuandoni.eus bere blogean. Ondare zaleak goizean batuko dira, 10:00etatik 14:00etara bitartean, eta hainbat leku bisitatuko dituzte, horietako asko Gerra Zibilean (1936-1939) garrantzia izan zutenak: 1929ko hilerri britainiarra, futbol zelaia, Larrondoko presa, aireportuko kontrol-dorrea…

Bisita bukatzen denean kopaua eskainiko da doan. Izena emateko epea hilaren 13tik 20ra bitartean ireki da udal liburutegian. Betebehar bakarrak Loiun erroldatuta egotea eta adinduna izatea dira. “Lekua epea ireki bezain pronto bukatzen da; beraz, lehenbailehen apuntatzea gomendagarria da”.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).