Joseba Gotzonek 35 bira antolatu du udazkenean, Latinoamerikan

Aikor aldizkaria 2019ko ira. 10a, 11:46
Joseba Gotzon, artxiboko irudia

Irailaren 20tik urriaren 6ra Uruguay eta Argentinara joango da bere diskografiaren 35 urteak ospatzera. Guztira sei kontzertu eskainiko ditu formatu akustikoan (Montevideon bi eta Posadas, Buenos Aires, Santa Fe eta Paranan gainerakoak), horietako batzuetan kolaborazio bereziak izanik (Noel Abella biolontxelista, Mariano Manzanelli pianista…). Kontzertuetan entzungo diren abesti guztiak 40 urteetan zehar idatzitakoak izango dira.

35 bira urtarrilaren 11n hasi zuen Portugaleteko musikariak eta Euskal Herrian, Katalunia, Kuba eta Argentinan eta Uruguay bisitatu ostean, Mexikora bueltatuko da azaroan eta abenduan bederatzi kontzertu eskaintzera. 2000 urtetik dabil biraka Joseba Gotzon eta Georgia, Venezuela, Italia, Portugal, Brasil, Paraguai eta Espainiatik ibili da, besteak beste.

 

Burdiña eta Abotsa, Laredon

Loiun bizi den kantautoreak, 35 biraz gainera Burdiña eta Abotsa izeneko erakusketa ibiltaria antolatu zuen pasa den irailaren 6an, Laredoko Ruas aretoan. FIOP elkartearen laguntzarekin antolatutako burdinezko obra dugu honako hau Kantabriako herrian.

Portugalete, Leioa, Getxo, Sestao, Lekeitio, Markinatik eta Dulantzitik (Araba) igaro ostean, Laredoko erakusketa hilaren 29ra arte egongo da zabalik.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).