Lauroeta jaietan

Aikor aldizkaria 2019ko ira. 27a, 13:01

Asteburuan San Migel ospatuko dute eta, ohikoa den moduan, jai-batzordeak auzotar guztientzako egitaraua prestatu du. Besteak beste, bertso-saioa, erromeria, jolasak eta mendi ibilaldia gozatu ahalko dute laurotarrek.

Irailak 27, barikua

19:00 Txosna zabaltzea. Triki-poteoa eta pintxo-potea.

20:30 Bertsolariak: Etxahun Lekue, Jone Uria, Xabat Galletebeitia eta Oihana Bartra.

Ostean, taloa txistorrarekin.

22:00 Erromeria.

 

Irailak 28, zapatua

09:00 Lauroetako XIV. mendi ibilaldia.

13:00 Kopaua eta sariak banatzea.

18:00 Umeentzako jolasak.

20:00 Xaibor.

21:15 Saiheski eta txistorra-jana.

22:00 Xaibor.

 

Irailak 29, domeka. San Migel

Puzgarriak, umeentzat.

11:00 Kalejira.

12:00 Meza.

13:00 Galdakaoko musika banda.

15:00 Herri-bazkaria.

Nafarroa taldeak bazkalondoa girotuko du.

Ostean, ahuntza zozkatzea.

21:00 Erromeria.

22:00 Txokolatada eta jaien amaiera.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).