Loiuko Gastronomia, Abeltzaintza eta Artisautza azoka domekan egingo da

Aikor aldizkaria 2019ko urr. 18a, 13:43

Domekan, urriaren 20an, Loiuko Udalak Gastronomia, Abeltzaintza eta Artisautza Azoka antolatuko du 27. aldiz. Azokari 10:00etan emango diote hasiera eta bertan jai-giroa, musika eta kirola izango dira protagonistak.

 

Gastronomia-eremua Herriko Plazan kokatuko dute. Han, 12:00etan, euskal baserriko oilaskoz egindako pintxo- eta txakolin-dastatzea egingo dute. Hiru euroren truke kopa bat, pintxo bi eta txakolin bi emango dira. Gainera, 50 postu jarriko dira, euskal ortutik zuzenean ekarritako produkturik onenak eskaintzeko. Animaliak ere erakutsiko dira bertan. Era berean, artisauek frontoian jarriko dituzte postuak. Aurten 20ren bat artisauk hartuko dute parte azokan.  

Azkenik, Aronsotegi Plazan, herri kirolen txanda izango da 12:30ean, Bizkaia Ligako finala, hain zuzen ere. Ikusleek idien pisua asmatzeko lehiaketan parte hartzeko aukera izango dute. Egun osoan zehar tailerrak egingo dira eta, jaia borobiltzeko, Luhartz taldeak kontzertua emango du 14:30ean.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).