Loiuztarrak herrian dauden ikastetxe pribatuetako kiroldegietara joan ohi dira kirola egitera, eta azpiegitura berriak erantzuna emango dio beharrizan horri. Era berean, tresna izango da gazteengan zein nagusiengan jarduera fisikoa eta ohitura osasungarriak sustatzeko. Bestalde, Begoñak adierazitakoaren arabera, pilotalekuaren eta kiroldegiaren artean beirate bat ipiniko da, azpiegitura biak kirol-esparru bakar batean integra daitezen. Proiektuaren diseinua datozen asteetarako bukatuko dute.